Zubi Barri eta Ubide Barri | Loiola

Isla Zorrotzaurre

Uharteko bi kokaleku paregabe aurkezten dizkizugu.
Zein aukeratuko zenuke?

Zorrotzaurre uhartea

Zubi Barri

Zorrotzaurre uhartea

Ubide Barri

Hiru estilo, Natalia Zubizarretaren eskutik

Bilbo sentitzeko eta Zorrotzaurreko uhartea bizitzeko hiru modu.

Etxe bakoitzak istorio bat kontatzen du. Etxebizitza bakoitza aparteko lekua da, nork bizi duen, nola irudikatzen duen eta nola egiten duen bere.

Natalia Zubizarretak eta Loiolak bat egin dute zure etorkizuneko etxea diseinatzeko

Bide horretan lagunduko dizugu Natalia Zubizarreta barne-diseinatzailearen eskutik; Euskal Herrian erreferente da Zubizarreta, nazioko eta nazioarteko proiektuak ditu, eta Zubi Barri eta Ubide Barri sustapenez arduratu da Zorrotzaurreko uhartean, baita Loiolaren proiektuaz ere.

Bilboren esentzian, Zorrotzaurre uhartean eta bizitzeko Zubi Barri edo Ubide Barri aukeratuko dutenen bizimoduan inspiratutako hiru interiorismo-proposamen sortuko ditu Natalia Zubizarretak.

Datozen hilabeteetan, proposamen bakoitza nola sortzen den ikusiko dugu, urratsez urrats: hasierako inspiraziotik abiatu eta materialen, koloreen, testuren eta xehetasunen hautaketaraino. Uhartean bizitzeko hiru moduren atzean dagoen sormen-prozesua jarraituko dugu.

Karola

Izaera handiko estiloa, ondare industrialean eta Bilboren eraldaketan inspiratua. Material nobleak, lerro garaikideak eta nortasun nabarmena.

Sirimiri

Lasaitasuna etxe bihurtua. Tonu leunak, testura naturalak eta giro atsegina, une bakoitzaz gozatzera gonbidatzen gaituena.

Uharte

Natura, argia eta oreka. Urarekin, espazio irekiekin eta hiri barruko uharte batean bizitzearen lasaitasunarekin bat egiten duen proposamena.

Etxebizitza bat ez baita amaitzen eraikitzen denean. Norbaitek nola bizi nahi duen irudikatzen duenean hasten da.

Jarraitu gure sare sozialetan Natalia Zubizarretaren lanaren bilakaera, eta ikusi nola doazen taxutzen hiru estilo hauek Zubi Barrin eta Ubide Barrin.