Zubi Barri, obra berriko etxebizitzak Zorrotzaurre uhartean | Loiola

Ongi etorri Zorrotzaurre uhartera

Zubi Barri

Non zure ikuspegia aldatzen den eta zure bizitza ere bai

Zerumuga amaigabea

Zubi Barrin ez duzu etxe bakarra erosten, irlako branka erosten duzu. Eta denok dakigu brankan joatea pribilegio handiena dela: bista irekiak, horizonte garbia eta beti pauso bat aurretik joateko zortea. Izan ere, etorkizunera iristen lehena izatea, ez dago denon eskura. Eman etorkizuneko Bilborako lehen urratsa eta ezagutu auzo gazte eta teknologiko berri bat.

Urari begiratzeak estresa lasaitzen du, kontzentrazioa hobetzen du eta sormena aktibatzen du. Itzulita: ikuspegi hauek zure garunak behar duena dira. Parkea aurrean, itsasadarra jarioan eta Bilbo zure inguruan zabaltzen. Baretasunaren eta energiaren arteko nahasketa ezin hobea.

Deskonexioa? Bai. Zure buruarekiko lotura eta eferbeszentzia betean dagoen eremu bat? Baita ere.

Zubi Barri ez da pisu bat gehiago. Zorrotzaurreko lantza-punta da. Gaurkoa erabaki inteligentea da. Bihar, pribilegio bat.

Etxeak asko egongo direlako. Baina horrela ikusita, bakarra.

Ezaugarriak


Ez da pisu bat gehiago. Zorrotzaurreko lantza-punta da.

1, 2 eta 3 logeletako 60 etxebizitza, egunsentian erabateko lasaitasunez egoteko, eta toki guztietatik zubi batera

  • Lehen lerroa

  • Terraza zabalak

  • Parkearen eta Deustuko kanalaren ondoan

  • Garajeak

  • A energia-efizientzia

Galeria


Gaur, hemen bizitzea erosketa handia izan daiteke. Bihar, pribilegioa
Begira zer datorren,
bista hauekin
Bilbo berriaren lehen lerroa
Etxebizitza asko daude Zorrotzaurren.
Baina panoramika hau…
Etorkizuna ez da begiratzen, ezta espero ere, erreserbatzen da

Etxebizitzak

Apartamentua Logelak Bainugelak Azalera Terraza Prezioa Egoera Planoa
1.B 2 1 57.45 9.52 384000 Eskuragarri
1.C 2 2 65.23 13.35 443000 Eskuragarri
1.D egokitua 2 2 61.34 10.89 420000 Eskuragarri
1.E 3 2 80.84 14.56 542000 Eskuragarri
1.F 3 2 84.24 16.60 520000 Eskuragarri
2.A 1 1 45 5.92 330000 Eskuragarri
2.B 2 1 57.54 9.52 419000 Eskuragarri
4.E 3 2 80.84 14.56 629000 Eskuragarri
5.A 1 1 45 5.92 370000 Eskuragarri
5.B 2 1 57.54 9.52 479000 Eskuragarri
7.B 2 1 57.45 9.52 509000 Eskuragarri
7.C 2 2 65.23 13.35 568000 Eskuragarri
7.D 2 2 60.93 10.89 545000 Eskuragarri
Etxebizitza eta kalitateen memoria

Etxebizitza eta kalitateen memoria

Ezagutu etxebizitzen ezaugarri guztiak

Loiolan bikaintasunarekin dugun konpromisoagatik nabarmentzen gara, sektorean 50 urtetik gorako esperientzia izatearen bermearekin. Horregatik, Zubi Barri eraikitzeko kalitate goreneko azken belaunaldiko materialak erabili ditugu.

Gaur egun eskuragarri dauden materialik aurreratuenekin eraikitako etxe bat eskaini nahi dizugu, eta horretan dihardugu buru-belarri. Gure helburua estetika moderno eta erakargarria sortzea da, eta, aldi berean, zure etxebizitzaren energia-efizientzia hobetzea, erosoago egon zaitezen eta gehiago aurreztu dezazun.

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizazioa

Etxebizitza pertsonalizatzeko aukera, sustatzaileak planteatutako zenbait material eta kolore aukeraren eskutik:

  • Barruko ateak, haritz-efektukoak edo zuriz lakatuak.
  • Zoru laminatuaren edo binilikoaren tonalitateak, bai eta «ceramic pack»ak* ere aukeran
  • Sukaldeko altzarien eta sukalde-gainaren kasuan, zenbait kolore aukeran, bai eta «kitchen pack»ak* ere
  • Hormak margotzeko zenbait kolore aukeran.

* Aukera hauek kostu gehigarria dute

Ordainketa egiteko moduak

Ordainketa egiteko moduak

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak, hainbat banaketa eta tamainatakoak.

Ordaintzeko baldintzak:

  • 10.000 € erreserba-kontratua sinatzen denean
  • % 15 salerosketa-kontratua sinatzen denean
  • % 15 sinatu eta urtebetera
  • % 70 eskriturak sinatzen direnean
Energia-efizientzia

Energia-efizientzia

Energia-efizientzia maximoa

Gure lehentasuna energiaren erabilera optimizatuko duten etxebizitzak diseinatzea da, eta gure etengabeko helburua kalifikazio energetikoaren A ziurtagiria lortzea da, bai eta promozio honetan ere.

Loiolan, soluzio pertsonalizatuak sortzen ditugu isolamendu termiko eta akustikoko estandar altuenak betetzeko. Hala, gure bezeroek nabarmen aurrezten dute energia-kontsumoan, eta, aldi berean, CO2 emisioak murrizten ditugu eta airearen kalitatea eta etxeen barne-erosotasuna hobetzen ditugu.

Ingurumenaren babesa eta klima-aldaketaren aurkako borroka funtsezkoak dira gure estrategian. Horregatik, gure promozioetan jasangarritasuna sustatzen duten sistemak eta materialak aukeratzen ditugu beti.

Kokapena


Harremanetarako


Eskatu informazioa

Bilboko bulegoa: (+34) 944 71 57 44

Loiola & Altuna y Uríaren proiektu bat