Zeruene, obra berriko etxebizitzak Donostiako Infernuan | Loiola

Donostia-San Sebastián

Zeruene

Zerua Donostian

495.000 €-tik aurrera

Infernuan kokatutako etxebizitza-sustapen berriak zerura eramango zaitu.

Ingurune berde eta lasai batean, zuhaitzez eta ur gardeneko erreka eder batek inguratuta. Paseo lasai batek itsasoraino eramango zaitu, oinez edo bizikletaz. Irten eta begirada ortzi-mugan galtzeko terraza handi eta guzti. Ongi etorri zerura.

Bizitegi-zona berri batean kokatuta dago Zeruene, paseatzeko ingurune berde eta lau batean, zure seme-alabekin jolasteko edo besterik gabe atseden hartzeko leku ezin hobean. Kokapena ezin hobea da Donostiako bizi-estilo paregabeaz gozatzea gustuko dutenentzat: hondartzak, gastronomia, Jazzaldia, Reala, Kursaal jauregia eta bertako kontzertuak…

Gainera, unibertsitateak, Miramongo parke teknologikoa eta Zuatzu bertatik bertara izango dituzu. Urrunago joan nahi duzula? Bada, badakizu zeruak ez duela mugarik. Zure etxetik zuzenean irtengo zara autobiara, etxe inguruan zenbait autobus geltoki izango dituzu, eta, trena hartzea nahiago baduzu, errepidea gurutzatu besterik ez duzu egin beharko.

Unique Zeruene Biziguena, By Iñigo Iriarte & Loiola

Nola irudikatzen duzu zerua?

Unique
Zeruene
Atikoak

Agian Donostia gaineko babesgune bat bezala. Denbora goraxeago eteten den lekua. Horrelakoak dira Zerueneko atiko berriak. Bi altuerako etxebizitza paregabeak, argiari, horizonteari eta irudimenari irekiak.

Beheko solairu zabala, aske bizitzeko diseinatua. Goikoa, espazio erabat irekia, non edozer gerta daitekeen.

Lorategi bat hiriaren gainean.
Solarium pribatu bat.
Igerileku bat ilunabarrean.
Lagun artean egoteko kanpoko jantoki bat.
Etxetik irten gabe deskonektatzeko lekua…

Hemen ez baitago bizitzeko modu bakarra. Zurea badago. Atiko bakoitza espazio pertsonal gisa sortua da, bertan bizi denak erabat bere egin dezan. Mugarik gabe. Formularik gabe. Beste inoren bizitza errepikatu gabe. Eta Donostiatik irten gabe.

Antiguo. Ondarreta. Haizearen Orrazia. Añorgako erreka, parke berde eta oinezkoentzako parke berri bat zeharkatuz. Hiria eta natura lotzen dituzten bideak.

Hiriak bestelakoa dirudi goitik bizitzen baduzu. Irekiagoa. Argitsuagoa. Askeagoa.

Ideia horretatik sortu zen, hain zuzen ere, Unique Zeruene: etxebizitza bat etxebizitza bat baino askoz gehiago izan daitekeela uste dutenentzat leku errepikaezin bat sortzea.

Unique
Zeruene
atikoak
irudikatzeko
begirada
paregabea

Loiolak eta Iñigo Iriarte diseinatzaileak bat egin, eta Unique Zerueneko atikoetako baten diseinu errepikaezina sortu dute, etxebizitza horien potentzial espaziala, estetikoa eta emozionala erakusteko helburuz.

Donostiako estudiotik, Iñigo Iriartek begirada pertsonal eta sofistikatua eskaintzen du, argiaren, materiaren eta atmosferaren orekan oinarritua. Bere lana funtsezko ideia batetik abiatzen da: espazio bakoitza nola biziko den ulertzea, nola diseinatuko den definitu aurretik.

Proposamenak barnealdearen eta kanpoaldearen arteko erlazioa, gelen zabaltasuna, goiko terrazaren balioa eta etxe guztiz berezia sortzeko aukera aztertzen ditu. Inspiratzeko, aukerak pizteko eta Zerueneko atiko bat izan daitekeen guztia irudikatzen laguntzeko pentsatutako espazioa.

Dekorazio-proposamen bat baino gehiago, lankidetza hau da, ikuspegi pribilegiatu batetik, bizimodu bat irudikatzeko gonbidapena: pertsonala, librea eta Donostiarekin konektatua.

Ezaugarriak


Deskubritu bene-benetako oasi urbano bat, ibai-parkearekin, errekarekin, bidegorriarekin eta askoz aukera gehiagorekin

Logela bateko, biko edo hiruko 135 etxebizitza Donostiako sarreran, autobideko Ondarretako irteeran bertan. Bizitegi-zona berri bat naturaren erdian, hiriaz gozatzeko beharrezko duzun guztiarekin.

  • Terraza zabalak

  • Bidegorria

  • Ibai-parkea

  • Garajeak

  • A energia-efizientzia

Zeruene jaio da, Donostiako Antigua-Infernua auzoan. Hiri-garapen honek inguru guztia eraldatuko du ikuspegi jasangarri batekin, hiriaren eta naturaren arteko oreka bilatuz.

Proiektuaren bihotzean bertan, ia 15.000 metro koadroko parke batek oinezkoentzako gune berde berri bat eskainiko du, Añorga errekak zeharkatuko duena: atseden hartu eta pasieran ibiltzeko espazio ezin hobea sortuko da. Bidegorri batek mugikortasun jasangarria sustatuko du, Zeruene naturarekin lotuz.

Proiektuak 540 etxebizitza aurreikusten ditu, bai libreak bai babes ofizialekoak, eta gizarte-ekipamenduko 8.375 metro koadro eta merkataritza-lokalentzako 9.975 metro koadro ere eskainiko ditu, etxeak, zerbitzuak eta aisialdia uztartuko dituen auzoa modernoa sortuz.

Egun Infernua bezala ezagutzen den ingurua guztiz eraldatuko da, jasangarritasun eta ongizate eredu bilakatuz, bizitzeko, lan egiteko eta naturarekin bat gozatzeko espazio berri bilakatuz.

Zeruene jarduera eta atsedena da, hiria eta natura

Bizi naturarekin harmonian

Zeruenek bizikletaz berehala Ondarretako hondartzan egoteko aukera eskainiko dizu. Pedalkada gutxi batzuk gehiago eta Kontxan eta Zurriolan egongo zara. Gainera, berdegunez inguratuta izango zara. Igeldo eta Pagolako parkea izango dira deskonektatzeko eta kirola egiteko zure toki gustukoenak.

Zure egunerokoan beharko duzun guzti-guztia eskura

Askotariko ikastetxeak izango dituzu eskura inguru hurbilean, baita Gipuzkoako unibertsitate-campusa ere. Horrez gain, saltoki txikiak, supermerkatuak, gimnasioak eta osasun etxea ere hurbil izango dituzu. Zerbait gehiago behar al duzu? Begirada bat bota inguruari eta seguru aurkituko duzula.

Mugikortasuna eroso-eroso ziurtatuta

Autobusa, zure aliatua
Autobusez mugitzea aukera bikaina da, bereziki hainbeste aukera dituzunean eskura. Zeruenen lotura zuzena izango duzu Donostiako erdigunearekin, ospitaleekin eta hiriko gainontzeko auzoekin. Gainera, E23 eta E28 autobus-lineekin berehala helduko zara aireportura.

Eragin pedalei etorkizun jasangarri baterantz
Zeruene bertatik irtenda bizikletaz mugitzeko aukera izango duzu Donostia zeharkatzen duen bidegorri sareari esker. Etxeko ataritik irten eta bidegorria bertatik bertara izango duzu, nahi duzun lekura joateko.

Trena, beste aukera praktiko bat
Euskotreneko Lugaritzeko geltokia 10 minutu eskasera izango duzu oinez, eta Bilborekin, Lasarte-Oriarekin eta Hendaiarekin lotuko zaitu. Gipuzkoan zehar mugitzeko eta Frantziara joateko errepidea zeharkatu besterik ez duzu egin beharko.

Donostiatik berehala irteteko aukera
Zure joan-etorrietan denbora aurreztuko duzu. Garajetik irten eta GI-20, AP-1, AP-8 eta A-15 errepideetan izango zara berehala, Bilbora, Iruñera edo Frantziako hegoaldera azkar batean heltzeko aukera izanez.

Galeria


Esnatu uraren soinuarekin,
natura arnastu. Bizi Donostia.
Sentitu oinez, bizikletaz edo autoz mugitzeko askatasuna, inolako mugarik gabe.
Ingurune berde eta lasaia, zuhaitzez josia. Ongi etorri zerura.
Inguru ezin lasaiagoa Donostian bertan, erosotasun guzti-guztiekin.
Etxebizitza

Etxebizitza

Ezagutu etxebizitzen ezaugarri guztiak

Loiolan bikaintasunarekin dugun konpromisoagatik nabarmentzen gara, sektorean 50 urtetik gorako esperientzia izatearen bermearekin. Horregatik, Zeruene eraikitzeko kalitate goreneko azken belaunaldiko materialak erabili ditugu.

Gaur egun eskuragarri dauden materialik aurreratuenekin eraikitako etxe bat eskaini nahi dizugu, eta horretan dihardugu buru-belarri. Gure helburua estetika moderno eta erakargarria sortzea da, eta, aldi berean, zure etxebizitzaren energia-efizientzia hobetzea, erosoago egon zaitezen eta gehiago aurreztu dezazun.

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizazioa

Etxebizitza pertsonalizatzeko aukera, sustatzaileak planteatutako zenbait material eta kolore aukeraren eskutik:

  • Zenbait kolore aukera barruko zurerian, bai eta “barruko zureria aukera” ere *
  • Zenbait zoru eta alikatatu aukera, bai eta zenbait “zeramika aukera” ere *
  • Hormak margotzeko zenbait kolore aukera
  • Zenbait “bainugela aukera” *
  • “Oinarrizko domotika aukera” *

* Aukera hauek kostu gehigarria dute

Ordainketa egiteko moduak

Ordainketa egiteko moduak

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak, hainbat banaketa eta tamainatakoak.

Ordaintzeko baldintzak:

  • 10.000 € erreserba-kontratua sinatzen denean
  • % 15 salerosketa-kontratua sinatzen denean
  • % 15 sinatu eta urtebetera
  • % 70 eskriturak sinatzen direnean
Eficiencia energética

Eficiencia energética

Energia-efizientzia maximoa

Gure lehentasuna energiaren erabilera optimizatuko duten etxebizitzak diseinatzea da, eta gure etengabeko helburua kalifikazio energetikoaren A ziurtagiria lortzea da, bai eta promozio honetan ere.

Loiolan, soluzio pertsonalizatuak sortzen ditugu isolamendu termiko eta akustikoko estandar altuenak betetzeko. Hala, gure bezeroek nabarmen aurrezten dute energia-kontsumoan, eta, aldi berean, CO2 emisioak murrizten ditugu eta airearen kalitatea eta etxeen barne-erosotasuna hobetzen ditugu.

Ingurumenaren babesa eta klima-aldaketaren aurkako borroka funtsezkoak dira gure estrategian. Horregatik, gure promozioetan jasangarritasuna sustatzen duten sistemak eta materialak aukeratzen ditugu beti.

Kokapena


Harremanetarako


Eskatu informazioa

Donostiako bulegoa: (+34) 618 783 201

Loiola & Altuna y Uríaren proiektu bat