Eguzki Alde, obra berriko etxebizitzak Durangon | Loiola

Ongi etorri Durangora

Eguzki Alde

Obra berriko etxebizitzak kokaleku pribilegiatuan

Eguzkia zure bizitzan sar dadila

Goizean iratzargailuak jotzen duenetik, 35.000 erabaki inguru hartzen ditugu egunean pertsonek. Gaur, baina, berri onak ditugu zuretzat. Kokalekua, espazioa, lasaitasuna, terraza, igerilekua… Lasai egon zaitezke; ez duzu gehiago aukeratu beharko.

Sustapen honek bi munduren onena eskaintzen dizu: natura-ingurunearen bakea eta Durangoko gune desiratuenean egotearen erosotasuna.

Durangon bizitzeko beste modu bat: oporretan zaudela sentituko duzu urteko 365 egunetan. Bakea darien espazio oso argitsuak. Terraza handiak dituzte, bai eta lorategi pribatuak ere. Naturan bete-betean sentituko zara, pijama kendu beharrik izan gabe. Lorategi-gune handiak eta igerilekua. Ez zaizu ezer faltako igerileku- edo piknik-egunerako; izan ere, oso gertu izango dituzu merkataritza-gunea eta alde zaharra.

Ezaugarriak


Sustapen esklusiboa kokaleku pribilegiatuan.

2 eta 3 logelako 111 etxebizitza libre, ezin argitsu eta lasaiagoak

  • Terraza zabalak

  • Lorategi komunitarioa
    igerilekuarekin

  • Beheko solairu
    lorategidunak

  • Urkiolako Parke
    Naturalaren ikuspegia

  • Garajeak

  • A energia-efizientzia

Galeria


Natura zure etxean
Egunsenti argitsuak
Ametsetako lasaitasuna
Paradisua dirudien lorategia
Etxebizitza eta kalitateen memoria

Etxebizitza eta kalitateen memoria

Ezagutu etxebizitzen ezaugarri guztiak

Loiolan bikaintasunarekin dugun konpromisoagatik nabarmentzen gara, sektorean 50 urtetik gorako esperientzia izatearen bermearekin. Horregatik, Eguzki Alde eraikitzeko kalitate goreneko azken belaunaldiko materialak erabili ditugu.

Gaur egun eskuragarri dauden materialik aurreratuenekin eraikitako etxe bat eskaini nahi dizugu, eta horretan dihardugu buru-belarri. Gure helburua estetika moderno eta erakargarria sortzea da, eta, aldi berean, zure etxebizitzaren energia-efizientzia hobetzea, erosoago egon zaitezen eta gehiago aurreztu dezazun.

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizatu zure etxea

Pertsonalizazioa

Etxebizitza pertsonalizatzeko aukera, sustatzaileak planteatutako zenbait material eta kolore aukeraren eskutik:

  • Zenbait kolore aukera barruko zurerian.
  • Zenbait zoru eta alikatatu aukeran, bai eta «ceramic pack»ak* ere
  • Sukaldeko altzarien eta sukalde-gainaren kasuan, zenbait kolore aukeran, bai eta «kitchen pack»ak* ere
  • Hormak margotzeko zenbait kolore aukeran.

* Aukera hauek kostu gehigarria dute

Ordainketa egiteko moduak

Ordainketa egiteko moduak

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

Aukeratu zure etxebizitza preziorik onenean

2 eta 3 logelako etxebizitzak, hainbat banaketa eta tamainatakoak.

Ordaintzeko baldintzak:

  • 10.000 € erreserba-kontratua sinatzen denean
  • % 15 salerosketa-kontratua sinatzen denean
  • % 15 sinatu eta urtebetera
  • % 70 eskriturak sinatzen direnean
Energia-efizientzia

Energia-efizientzia

Energia-efizientzia maximoa

Gure lehentasuna energiaren erabilera optimizatuko duten etxebizitzak diseinatzea da, eta gure etengabeko helburua kalifikazio energetikoaren A ziurtagiria lortzea da, bai eta promozio honetan ere.

Loiolan, soluzio pertsonalizatuak sortzen ditugu isolamendu termiko eta akustikoko estandar altuenak betetzeko. Hala, gure bezeroek nabarmen aurrezten dute energia-kontsumoan, eta, aldi berean, CO2 emisioak murrizten ditugu eta airearen kalitatea eta etxeen barne-erosotasuna hobetzen ditugu.

Ingurumenaren babesa eta klima-aldaketaren aurkako borroka funtsezkoak dira gure estrategian. Horregatik, gure promozioetan jasangarritasuna sustatzen duten sistemak eta materialak aukeratzen ditugu beti.

Kokapena


Harremanetarako


Eskatu informazioa

Merkaturatzailea Piso On Durango: (+34) 946 23 26 21

Loiola & Altuna y Uríaren proiektu bat